Hizkuntzak

desobedientzia vs nagusikeria

..

IRUÑERRIA PIZTERA GOAZ ! 2007ko maiatzan sortu zen, gaztetxe eta kultura herrikoiaren aldeko herri ekimena bezala, garaian oinarrizko bi helburu zituela: alde batetik Iruñerriko gaztetxearen itzulera bilatzea, herri eta auzoetan beste asko eraikitzeko lehen urratsa emanez, eta bestetik udal bortizkeria bere forma guztietan salatzea (itun hiritarra, udaltzaingoen jokaera,...) .

Piztera! Ekintzarako plataforma bat dugu, udalaren gehiegikeria salatu eta gazte zein horren gazteak ez direnentzat espazio autogestionatuen beharra kaleratzeko.Ekintza zuzen, publiko eta ez bortitzen bidez kaleratutako aldarrikapenak alegia.

2007ko maiatzatik hona, (2010eko urtarrila) hiru urtez hamaika jarduera plazaratu dira gaztetxearen eskabidearekin bat, haien artean 22 ekintza zuzenak, guztietan desobedientzia izan dugularik tresna nagusia gureak diren autonomia eta autogestioa babesteko.

Eta ondoren zer? Inoiz baino gehiago, orain dagokiguna kaleetan gaztetxearen alde tinko jarduten jarraitzea da. Nahi izanez gero aurten izango dugu berriz gaztetxea iruñean. Gaztetxea badator !!!

Ekintzak, bideoak eta Gaztetxea Kalegorrian, gizarte eta kultur mugimendua gaztexeen alde, bizi bizirik, beste askoren artean geure webgunean. Edozer gauzarako gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, hona hemen gure helbidea: okupazioa@gmail.com

Urtarrilaren 18a, “Barcina idiota, los gaztetxes no se tocan” esatearen ondorioz epaitegietara berriz

Joandako urtarrilaren 18an epaiketa berri bat pairatu zuten Piztera!-ko bost ekintzailek, udaletxe aurrean Yolanda Barcina alkatesaren gaitzezpen ezaren kontrako ekintza burutu izanagatik.

ekintza ekintza
Egun hartan udal bilkura ospatzen ari zen udaletxean. Bertan, udal bilzarraren gehiengoaren eskabidearen kontra, Simon Santamaria poliziaburua karguan mantendu izanagatik alkatesa gaitzestea eztabaidatzen ari zela.

Behin eta berriz eskatu bada ere, egun, ibilbide deitoragarriko militar honek gure hiriko udaltzainen burua izaten jarraitzen du, errepresio politikorako tresna bilakatuz bizilagunon zerbitzura egon beharko zukeen funtzionario armatuek osatzen duten talde hori. Simon Santamaria da Iruñeako Udaltzaingo eredu errepresiboaren errudun nagusia, UPNren politika zapaltzailearen babesean eta herritarron borondatearen kontra. Kasu honetan berriz ere, PSNren elkarkeriarekin, Barcinaren gaitzespena ez zen aurrera atera.

Udal biltzar ilun hartan gertatzen ari zena salatzeko asmoz, Iruñerria Piztera Goaz!-eko bi kide Udaletxeko ateetara kateatzen saiatu ziren, udaltzainen bortizkeria medio lortu ez zutelarik. Bitartean beste ekintzaileek “Barcina encarcela a la crítica” leloadun pankarta zeramaten eta “Barcina idiota los gaztetxes no se tocan” abestu zuten besteren artean.

Ekintza hura burutu izanagatik bost pertsona epaitu zituzten urtarrilaren 18an, “Desordenes publicos” eta “Falta de respeto debida a la autoridad” ustezko faltak atxikitzen zizkiela fiskaltzak, guztira 640€-ko egun-isuneko zigor eskakizunekin.

Honekin batera Halabedi, Tas Tas eta Eguzki irrati libreetan egindako elkarrizketarako lotunea uzten dizuegu, bertan epaiketa honi eta gaztetxen aldeko ekmimenari buruzko hainbat gogoeta aurki ditzakezue.

Neurrigabeko udal errepresioa jasaten ari gara desobedientzia zibileko hainbat ekintza burutu izanagatik, erabat zilegizkoa deritzogun borrokan. Kartzela zigorrak eskatzen zaizkigu eserialdi bat gauzatu edota garabi batera igotzeagatik, gure aldarrikapen politikoak kaleratzeko egokiak deritzogun medioak erabiliz: publikoak eta ez bortitzak.

Errepresio honek hiru ildoetatik jarraitzen du: Ekonomikoa, poliziala eta judiziala.

Ekonomikoa: Isunak kontutan hartu gabe, tartean epaitegiek 12.530 euro ordaitzera zigortu gaituzte. Honi gehitu behar zaizkio 45.149 euro gehiago oraindik irekiak dauden prozesuetan.

Poliziala: Udaltzaingoen gehiegikeriak jasan beharra, baimenik gabeko edonolako adierazbiderako aukera guztiak itxiz. Atxiloketak, isunak, miaketak, mehatxuak, ...etab. Biodegabekerien zerrenda luzea da.

Judiziala: Gure ekintza guztiak epaitegietan amaitu ohi dira, hainbat gazteon kontra prozesu penalak irekiz. Bide administratibotik zigortuak izan zitezkeen haiek ere, isunetaz gain, epaitegietan gauzatzen dira fiskaltza eta udaltzainen lan miresgarriaren ondorioz, atestatu sinesgaitzei esker. Bidean lortutako hainbat absoluzio dira honen lekuko.

Gauzak honela, gure lana gogor eta gogoz aurrera jarraitzeko erabaki irmoa dugu, udaletxe honen jokabide zikina eta gurearekin batera hainbat kolektiboek jasaten duten errepresioa salatzeko asmoz. Argi daukagu, aurten Iruñeak gaztetxea izango du berriz. GAZTETXEA BADATOR !!

Zapateria 40, hogei urte beranduago gatetxeen alde ekiten segitzen dugu.

3 ekintzaileak errugabetuak !!

epaiketaren aurka kontzentrazioaepaiketaren aurka kontzentrazioa Piztera ! eta beste mugimendu sozialen kontrako errepresio judiziala salatzeko epaiketaren egunean burututako kontzentrazioa.
Joandako abenduaren 3an Piztera!-ko hiru ekintzale epaituak izan ziren ustezko desobedientzia larriko delitua atxikitzen zitzaiela, fiskaltzak 10 urteko kartzela zigorra eskatzen zien. Epaiketan zehar, 3 auzipetuek Zapateria 40en (80ko hamarkadan jada okupatua izandako udal lokala) burututako ekintzan parte hartu izana berretsi zuten, gaztetxeen aldeko ekintza izan zela azpimarratuz, hala ere udaltzainei desobeditu izana ukatu egin dute eta ekintza sinbolikoa izan zela jakinarazi zioten auzitegiari
Gaur urtarrilaren 13a, asteartea, jakin izan dugunez hiru ekintzaileen absoluzioa gauzatu egin da. Geurean jarraitzen dugu: Modu publiko eta ez bortitzean burututako ekintza zuzenek eta haiekin aldarrikatutakoak ez dute lekurik auzitegietan Gizarte eskabideak ez dira neurri judizialekin konpontzen. Aski da mugimendu sozialak kriminalizatzeaz. Nahikoa da antolatutako gazteria kartzelaratzeaz. Esan diezaiegun behingoz argi eta garbi nahi duguna gaztetxe bat dela, eta ez diegula horregatik epaile eta fiskalei zertan azalpenik eman behar.

Iruñean gaztetxe bat eraikitzea auzolagunen eskabide eta eskubidea da. Eta badator !!

Mani-prozesioaren kronika

ManiprocesionManiprocesioa "Okupazioaren Andramariren" kanpainari amaiera emanez, gaur arratsaldean mani-prozesioa egin da Iruñean okupazioaren alde abestuz. Iruñerria Piztera Goaz-en kantu taldeak ohi baino tamaina handiagoa izan du gaur, musika ekipo ta guzti atera baita kalera, eta parte-hartu duten hamarnaka lagunak ere ibilbidean banatu diren kantutegiak hartu eta abestera animatu baitira. "Okupazioaren Andramarik" ireki du "Eserialdi batengatik kartzelara? Gutxiago falta da: desobedientziaz gaztetxea!" pankartaren atzean Autobus Geltoki zaharretik atera eta Gaztelu Plazarantz abiatu den ibilaldia. Andramariren ikurrek, Yolanda Barcinak eta Simon Santamaria buru duen Udaltzaingoak zuzendutako hiri-politika salatzen duten abestiek eta artzapezpikuaren eta damututako udaltzainaren eta espekulatzailearen pertsonaiek irribarre asko atera dituzte kalean zebiltzanen artean, tarteka mani-prozesioaren festan parte-hartzera ere animatu direlarik. Gaztelu Plazatik San Agustin kalera zuzendu da ibilaldia, eta bertan geldialdia egin da, Euskal Jai-en lekua betetzen duen eta laster irekiko den "Aquavox" eraikinaren aurrean.

Gaur, irailaren 11a ostirala, Leku Santuen Okupazioaren Andramariren lehenengo prozesioa egin da Iruñean, Iruñerria Piztera Goaz

ProcesionArgazkia: Ekinklik
Gaur, irailaren 11a ostirala, Leku Santuen Okupazioaren Andramariren lehenengo prozesioa egin da Iruñean, Iruñerria Piztera Goaz-ek prestatutako izen bereko kanpainaren barrenean. Ehun bat sinestun Katedralaren ondoko San Jose Plazan bildu dira, eta predikatzailearen hitzei segituz, Okupazioaren Andramariren agertzea itxaron dute, otoitzen artean. Katedralaren aurreko balkoi batean agertu da gaurkoan, aurreko egunean Zaldi Zurian egin zuen bezala, eta jarraian sinestunen artera jaitsi da, Kuria kalean behera abiatuz prozesioari hasiera eman zaiolarik. Mercaderes kalea iragan eta Txapitelan gora Gaztelu Plazara iritsi da prozesioa. Bide osoan autogestioaren alde, desobedientzia aldarrikatu, espekulazioa salatu eta okupazioaren alde egin da, ordu hortan kalean zebilen jendetzaren artean ikusmira handia sortuz.

Behin Gaztelu Plazara iristean, pankarta erraldoiak agertu dira bi eraikinen aurrealdean, Argazkia: EkinklikArgazkia: Ekinkliketa prozesioko parte-hartzaileen artean animo oihuak sortu dira. “Barcinak kartzelaratu nahi gaitu” eta “Gaztetxea bai, hemen eta Barañainen” zioten pankartek. Une hortan sei lagun kioskora igo dira, bertan kateatuz. “Gutxi falta da: Iruñeko Gaztetxea” zioen pankarta agertu da bertan. Gisa hortan “okupaturik” gelditu da Gaztelu Plaza. Kioskotik ekintzaren berri eman da: Hurrengo ostegunean eserialdi batengatik hamabi lagunen kontra eginen den epaiketa salatu da, horietako hamaikak bi urte eta erdiko kartzela zigorrari aurre egin beharko baitio, eta beste batek berriz, 4 urteko zigorrari. Kalean ekitaldiak burutzeko debekuak gaitzetsi dituzte, Udalak zigorren bidez ateratako dirutza “kalkula ezina” dela nabarmenduz, bai okupazio mugimenduari dagokionez, bai eta gainerako kolektibo sozial eta kulturalei dagokienez ere. “Txantaia ekonomikoa” salatuz, desobedientziaren aldeko deia egin dute kioskotik.

Prentsaurrekoa

Gaur prentsaurreko honetan, Iruñerria Piztera Goaz-eko kideok parte hartzen dugu. Aurreko martxoan bezala, “eseraldia” eta desobedientzia zibila borrokarako tresna moduan erabili dituzten talde ezberdinetako jendea dago gurekin. Martxoan, 80. hamarkadan zabortegiaren aurka aritu ziren Aranguren Bailarako biztanleak, intsumisioaren mugimenduko ordezkariak, Solidarias con Itoitz taldeko kideak, Martxoak 8ko Batzordeko emakumeak eta Koxkako langile kanporatuak gure mahai beran eserita izan genituen.

Gaur, guzti hauek hemen daude gurekin, baina gure alboan eserita ditugunak desobedientzia eta eseraldia borrokarako tresna bezala erabili zituzten beste talde edo kolektibo batzuetako ordezkariak dira. Oraingoan, Motor Ibérica-ko langileak, Sanduzelaiko bizilagunen batzarra, udal ikastoletako gurasoak, Ubarminen 80.hamarkadan borrokan egon ziren langileak eta 18/98 sumarioan inplikatuak eta errugabetuak izan diren ordezkariak ditugu hemen gurekin. Gainera, martxoan bezala, Iruñeako egitura politiko eta sozial ezberdinetako ordezkariek laguntzen gaituzte.

Gogoratuko duzuen bezala, duela bost hilabeteko gure hitzorduaren asmoa eseraldi baketsu batean parte hartu eta trafikoa eteteagatik gartzela zigor eskaerapean epaituak izango ziren 12 lagunen ohiartzuna azaleratzea zen.

Prentsaurrekoa audientziaren aurrean.

PrentsaurrekoaGaur goizean burutzekoa zen hamabi lagunen kontrako epaiketaren harira prentsaurrekoa eman dute Iruñerria Piztera Goaz ekimeneko kideek. Hain zuzen ere,  2007ko maiatzean Piztera mugimenduaren baitan gaztetxeak aldarrikatu eta Xabier Errearen kartzelaratzea salatzeko egin zen eserialdi batengatik, hamabi laguni bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zitzaien, gaurko hitzartuta zegoen epaiketan. Auzipetuei babesa erakutsi eta gisa hontako gizarte mugimenduen kriminalizazioa salatuz, ehun bat lagun bildu diraAuzitegiko atarian. Gaur jakin da epaiketaren data berria irailaren 17a dela.
Epaiketa salatu eta ezagutarazi asmoz "Nik ere egin nuen" kanpaina antolatu da hilabete osoan, eta agertzekoa da oihartzun zabala izan duela Iruñerriko gizartean, bai eta hortik haratago ere. Gizartearen zati handi batek desobedientzia ekintza honengatik kartzela zigorraren gehiegikeria ikusi du, eta kanpaina bera Iruñean UPNren Udal taldearekiko eta berak gidatutako Udaltzainekiko dagoen haserrearen eta ezinegonaren adierazle izan da.

Bi urtez gaurko epaiketa itxaroten egon ondotik, bi egunen faltan jakinarazi zitzaien atzeratzeko erabakia. Horrek sortutako ezinegona adierazi dute gaur goizean Pizterako kideek: "Gure berehalako etorkizuna ere atzeratua geratzen da. Datorren urtean ikasten, lanean edo Iruñeako gartzelako lekua betetzen egongo ote gara?". Guztira gisa berean auzipetuak izan direnak 86 lagun direla gogorarazi dute. Hala eta guztiz ere, irmo agertu dira Auzitegiaren aitzinean, eta hala jakinarazi dute: "Epaiketa hau atzeratu dute baina atzeratzen ez dena eta agortzen ez direnak gure aurrera jarraitzeko gogoak dira. Egin genuen eta berriro egingo dugu. Beharrezkoa den bitartean". "Zer egiten dugu berriz ere epaitegietako atean?"

Aulki Dantzaren jokoa Iruñeko Gaztelu Plazan

Sillas1Sillas1Gaur arratsaldean Iruñeko Gaztelu Plazan Aulki Dantza joko erraldoia ospatu da, datorren martxoaren 26an epaituko diren Iruñerria Piztera Goaz-eko hamabi lagunek egindako eserialdia modu sinbolikoan gogoratuz. Hitzordua 18.30etarako zegoen jarria, eta minutu batzuk beranduago hasi da festa. Plazako kioskoa zaintzen hamar bat udaltzain zeuden, eta bertara igotzea debekatu diote jendeari. Jokoak ikusmina sortu du Gaztelu Plazan, eta Iruñerriko Gazte Eguna ospatzen ari zirenen parte-hartzearekin, festa giro ederra sortu da. Giro eder hau udaltzain batek ospakizuna grabatzen ari zen neska bat erasotu duenean puskatu da; jokoaren inguruan bildutakoek. Udaltzaingoari euren gaitzespena erakutsi diote eraso honengatik. Udaltzainek euren burua inguraturik ikusi dute jendearen haserrea zela-eta, eta berehala agertu da Polizia Nazionala, kasko, peloteroeta porrekin. Lasterka oldartu dira zuzenean Gazte Eguna ospatzen ari zirenen kontra, eta hauek plazatik atera behar izan dute.

Labrit bidagurutzeko bigarren ekintza egunaren kronika

Sentada Labrit 1Sentada Labrit 1Atzoko arrakastaren ondotik, gaur berriz ere protesta ekintza burutu da
Labrit-eko bidagurutzean, martxoaren 26an hamabi lagunen kontra buruturiko
den epaiketa salatzeko asmoz. Izan ere, bi urte eta erdiko kartzela zigorra
eskatzen diete 2007ko maiatzean bidegurutze hortan egindako eserialdi

nik ere egin nuen

ghandik ere egin zuenghandik ere egin zuennik ere egin nuen, martxoaren 26ko epaiketaren aurkako azken kanpaina da. 12 pertsonak daukate bi urte t'erdiko espetxe zigorra eskakisun bat eserialdi bat egiteagatik. Epaiketaren eguna ailegatzen den bitartean manifa bat antolatu dugu, larunbata 14an, 19tatik, gaztelu enparantzatik aterako da giro festibo batekin.
informazio guztia:
www.nikereeginnuen.com

edo erdaraz: (badirudi arazoak daudela euskarazko webgunean)
www.yotambienlohice.com
ikusi ere bideoa!

Syndicate content