Hizkuntzak

ekinaldi

Erreinu baten argi eta itzalak

UPN-ren erreinua argi eta itzalez betea dago. Udala Iruiñea tunel ilun batean satzen joan da eta banaka banaka argitzen zuten argiak itzaliz. Lehenik historiaren argiak itzali zituzten, Gaztelu Plazaren lurpen, gure historia ezezaguna argitu zuten argiak. Zaila da zer izan nahi dugun jaikitea, zer izan garen ez badakigu.
Gero, autogestio eta nork bere antolakuntzaren argiak itzali zituzten Euskal Jaien, honek, zaborrontzi kultural, hilotz komertzial eta sasibizitza guneen basamortua argitzen baitzuen.
Hogei argi piztu ziren Iruiñerrian hogeitik gora etxe eta eralbilpen gabeko nabe okupatu zirenean. Beraien indar bortitza erabiliz itzali zituzten.
Gure lagun Errea itzalean jarri dute, txironan, munizipal bati kapela kentzeagatik. ¡Ze argi gutxi! Eta gainera kalezuloetan akosatzen gaituzte, isunak jarri, iraindu, mesprepetxatu eta jo egiten gaituzte. Gainera gau eta egun kontrolatzen gaituzte "hiritartasun" haundiz.
Eta argi dago injustizia bat dela auzokideoak erropa eskegi eta afixak itsasterik ez dugun aldi berean, Corte Inglesak gure ikusmira guztia inbaditzea publizitate bortitzarekin kontsumismora bultzatuz.
Bestalde gu itzaltzetik argi-urte askora daude. ¡Ez gaitzatela eguberri argiekin itsutu! Ez diezaigun utzi UPN-ren zulo beltzak gure eskubide, amets eta duintasuna irents dezan! Eman diezaigun su gure suzi, argizari eta bengalei, horrela behin betikoz argia ekarriko duen suziriari su emateako eta iluntasunaren erreinua argitzeko. Ikusten dugu tunelaren irteera!
Iruñerria piztera goaz!

Syndicate content