rozalejo2008: nabarreriako enparantza
"46 personas procesadas para mantener este edificio muerto. Iruña piztera doa! gaztetxeak aurrera!"
Holaxe esaten zuen Rozalejo Jauregian jarritako pankarta, maiatzaren 17an
Erabat abandonatua dagoen "Marques de Rozalejo" jauregiak hutsik jarraitzen du Alde Zaharreko gaztetxe berria izateko hainbat okupazio saiakera egin eta gero.
Iazko maiatzan udaltzaingoek nahiz foruzaingoek egindako desalojo bortitzarekin amaiera latza eman zioten azkeneko okupazio saiakerari.
Gaztetxe berrian zeudenak erasotu eta Nabarreri plazako bizilagunen kontra bola lakrimojenoak jaurtiz hauetako bat zauritu eta hainbat lehioen kristalak puxkatu zituzten.
Orain datarik gabe dagoen epaiketa izanen dute 46 lagunek usurpazioa (okupazioa) karguak direla.
Epaiketen hilabetea, ekaina:
Ekainak 5: Bi lagunen kontrako epaiketa kartelak ipintzeagatik.
Ekainak 12: Gazteriaren Etxean izandako bigarren okupazio sinbolikoarengatik 5 lagunen kontrako epaiketa. Ekintza hau etxe berdinaren lehenengo okupazioaren epaiketaren egun berberan burutu zen.
Ekainak 23: Gaztelu plazako kioskora igo ziren lagunen kontrako epaiketa. Apirilaren 30an egindako ekintza hau aurreko epaiketak salatzeko izan zen.
Jadanik 67 pertsona epaituak izanen dira piztera! Ekimenan parte hartzeagatik. 2 eta 4 urte tarteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte. Adi egon!
rozalejo okupatu zen arratsaldea: 2007ko maiatzaren 17a
ekintzaileak teilatuan pasa den larunbatean
Munipen eta foraleen indarkeria auzokideen kontra, iazko maiatzaren 18an, goizeko 8etan.
ekintzaleek jendearen elkartasuna jaso zuten Apirilaren 30ko arratsaldean bi ekintzaileak gaztelu plazako kioskora igo eta gaztetxeen aldeko pancarta bat jarri zuten. Behekaldean, gazte talde batek pankartak jarri zituen era berean, Iruñerrian gaztetxeen beharra adieraziz.
"ekintza honekin salatu eta adierazi nahi dugu hau guztia: 46 pertsonen prozesaketa, iazko maiatzean izan zen Marques de Rozalejo-ko jauregiaren okupazioa dela eta, udaltzaingo eta polizia foralen bitartez bortizki desalojatua izan zena. Iada 67 pertsona auzitara eramanak izan dira gaztetxeen defentsan egindako piztera goaz ekimenean parte hartzeagatik. 2 eta 4 urte bitarteko gartzela zigorrak eskatzen zaizkie...
2008ko otsailan gazteriaren etxean egindako okupazio sinbolikoaren epaiketara joan ordez, ekintza bera errepikatzea erabaki genuen.
Otsailan “iruñerria piztera goaz!” ekinaldian parte hartu zuten gazteen aurkako lehenengo epaiketa ospatu zen.
Epaiketa honekin 67 pertsonen aurkako epaiketa sailari hasiera eman zaio, 2 eta 4 urteko kartzel zigorrak eskatzen dizkiete. Orain dela 8 hilabete leku hau modu sinboliko eta baketsuan okupatzeagatik inposatzen diguten epaiketara ez aurkeztea erabaki dugu. Gure jarduera politikoa delitu larriak balira bezala, 4 urterainoko kartzela eskakizunekin, epaitzea ez dugulako ulertzen erabaki dugu ekintza hau errepikatzea. Gureak ekimen eta eskabide sozialak dira, eta epaile eta poliziek hauei eman diezaizkieketen irtenbideak ez ditugu inondik ere ikusten. Gaztetxeekiko errespetuak tolerantzia ariketa bat eskatzen du, eta ez errepresio bide hau.
Nabarreria plazan maiatzaren 26-an jarritako bideoa.
Deskargatzeko hemen klik egin.
tejadoBadira 20 urte Atarrabiako Gazte Asanbladak bai bizi eredu askatzaile zein lokal auto-kuadetuen alde lanean hasi zenetik. Denboraldi luze honetan anitzak izan dira uneak non erakutsi dugu lokal bat eramateko genuen ahalmena gazteriak nahi zituen ekintzak eginez.
gasteiz1
gasteiz2
gasteiz3
Gaur goizeko 11etan gasteizko gaztetxeko gazte asanbladak ekimena
burutu du azken urte hauetan udaletxeen jazarpena salatzeko. 2 lagun
andra mari zuriko balkoitik udaletxerako tartean eskegi dira, behean
babesa ematen beste gazte talde bat zegoelarik.
gaztetxe berria Rozalejon!
Maiatzaren 18an Arratsaldeko 20:23tan Rozalejo Jauregia okupatu egin zen. Euskal Jaitik Rozalejora!
70 pertsonek osatzen zuten kalejira Nabarreria kaletik jeitsita, gaztetxe berrira sartu zen. Eraikinaren ateak ireki eta gero, Nabarreria plaza jai oso bihurtu zen, eta bertan zeuden guztiak aho batez okupazio berriari ongi etorria eman zioten.
Txaloak eta su-zirien txinpartak jaian nahastu egin ziren, eta “¡Cueste lo que cueste, tenemos un gaztetxe!” oihua ohiartzun izan zen. Alaitasun eta poza ziren nagusi Iruñako Alde Zaharrean.
Nabarreria plazako kontzertua bukatuta, gaztetxe berriko lehen ekitaldia Dj kontzertu bat izan zen.