
Gaur goizen gose greban dauden lagunak Arrosadiako baratzeetara joan dira. Asmoa auzoan azkenaldian izan diren ekintza munizipalak ikustatzea izan da, izan ere ekintza hauek ekimen sozialak guztiz ezabatu dituzte eta gune aske haundi hau eraikuntza enpresen eskutan utzi dute. Grebalariak goizeko 12.40 inguruan sartu dira Mochueloko baratzeen gunean. Bertan, bost lagun makinetako baten gainera igo dira eta berietako hiru bertara kateiatu dira. Beste zazpik aldi berean, makinaren behekaldean baratzeetako lurzoruaren suntsitzea salatzen zuen pankarta bat erakutsi dute. Guztiek baratzeetako oiloak gogorarazten zituzten kapela eta mozorroekin aurpegia estalia zeramaten. Pankartetan "Arrosadia ez da Marbella" , "Bihotza hormigoiez betea duzue, porlan gehiagorik ez", "Kikirikik" (polizia munizipalak baratzeak desalojatzerakoan lapurtutako oiloiei erreferentzia eginez) eta " Xabi askatu, Iruñea piztera goaz" irakurri zitekeen.
Ordu erdi geroago, polizia munizipalaren hiru furgoneta eta polizia nazionalaren beste hiru gertakizunen lekuan agertu dira. Hasteko, grebalariei beraien babesa ematen ari zen jendeari bertatik alde egiteko
eskatu diote eta ondoren, makinaren gainean zuedenei kateak askatu dizkiete. Bai makinaren gainean zuedenak eta bai beheran zeudenak ere identifikatzeari ekin diote eta gero lanak dirauten gunean zeuden jende guztia bertatik irtenarazi dute. Gaurkoan, polizia nazionalak bertan zuedenak iraindu ditu eta bultzadaka eta ostikadak banatuz ibili da, hurrengoaan buruhezurra irekiko dietela era mehatxatu dituzte.
Beraietako batek oiloen soinua imitatzen zuen desalojatzerakoan. Egun hauetan, behin eta berriz egitera ohituta daudena eta egitea gustatuko litzaiekena egin ahal ez izatea nola gorrotatzen duten ezkutatzen saiatzen ziren.
Guzti hau gertatzen zen bitartean, auzokideak beraien leiho eta balkoietara atera dira heltzeekin burrunbadan polizia munizipalaren jarreraren aurka. Ekintzaren amaieran, polizia munizipalak kateiatuta zeudenetariko bi lagun identifikatu eta geldiarazi ditu eta gaur berandu xamar iritsi den Simon Santamaria jasan behar izan dute. Honek grebalarietako bati Euskal Jai desalojatu zuteneko atxiloketa bortitza gogorarazi dio, bertan, aurpegira defentsarako spray bat bota zioten eta berriro gauza bera edozein egunetan gerta dakiokela esan dio.
Ekintzaren bukaeran prentsa komunikatu bat irakurri da "Arrosadia ez da Marbella!-Marbella Arrosadiatik at!" aldarrikatuz.


Gune honek grebalariek beraien ekimenak bertan garatzeko emandako ezezkoa dela eta, hiru gazte banderen mastetara lotu dira eta bandera okupa dardaratu dute. Aldi berean, beste bi grebalari eraikineko ate nagusira lotu dira. Segituan polizia munizipal, polizia forala eta polizia nazionlaren furgoiak agertu dira eta 13.40 inguruan jardunean hastea erabaki dute.
Polizia munizipal eta polizia foralak arnes, soka eta metalkinekin hornituta, eraikinari lotzen zituzten kateak moztu dituzte. Bost lagunak identifikatu ostean, kargurik gabe utzi dituzte.
joven encadenado
Pancartas en apoyo a los encadenados
11:00-tan Prentsaurrekoa
Prentsaurrekoa eman eta pankarta lurrean jarri ostean, isiltasunean, polizia munizipala kentzera etorri da eta gose grebalariak atxilotzen saiatu dira udaletxera sartu araziz; baina identifikatu ondoren aske utzi dituzte
12:30-tan Beldurraren ibilbidea
12,30etan "Aburrimiento de Pamplona" karpa turistikoa aurkeztu da, bertan jendea "Tour del Terror" delakoa egitera gonbidatzen zen: UPN-k burututako ikaragarrikerietan barrena gidaturiko bidaiatxo bat. Ibilbidean zehar, zein Caldereria, Estafeta, Javier Jeitsiera, Mercaderes, Udaletxe Plaza eta Nabarreriatik iragan den, erreferentzia ugari izan dira
Gaztelu Plazako aprkalekuko lanei buruz, Euskal Jairen birrintzeari eta Corte Inglesaren jezarpenari buruz Iruiñean.
Ibilbide guztian zehar gose grebalarien martxa antzerki, malabare eta musika taldeez lagundua egon da.
18:30- Azken 3 urteetan jasandako errepresioaren adierazgarri den erakusketa mugikorra
Gose grebalarik Gaztelu Plazara jo dute Iruñerrian jasandako errepresioa salatzeko. Egoera honen berri emateko pankarta eta azalpen afixak
jarri dituzte plaza guztian zehar.
20:00h Stand U.E.
Grebalariak Europar Batasuanren 50.urteurreneko CarlosIII-ko Stand-era joan dira. Han askatasun adierazpeneko panelean grafiti bat egin dute. Jarraian Yolanda Barcina eta Jose Javier Iribasekin topo egin dute eta une hori probestu dute jasaten ari gae egoera errepresiboari buruz galdetzeko (konkretuki, ¿zenbat gazte atxilotzea pentsatzen duzu datorren legealdian? galdera zuzendu diote). Zinegotziek erantzutea ekiditu dute eta aurkitu diren egoera deserosotik alde egin dute. Gazte taldea kantari hasi da ("Alcaldesa de mi amor"...)
Polizia Munizipala etorria da eta grebalariak identifikatu ondoren aske utzi dituzte.
Gaztelu plazan, polizia munizipalak pankarta erauzi du eta gertatutakoa grabatzen ari zen kamera bati kamera kentzen saiatu dira. Astindu eta jendearen babesa ikusi ostean, joan dadin utzi diote. Jarraian Plaza utzi eta grebalariek beraien arrazoiak argitzen dituen orriak banatzen jarraitu dute.
Plaza del Castillo

Prentsaurrekoan irakurritako komunikatua.
Iruñerriako gazte ta hain gazte ez garenok adierazi nahi dizuegu: Gaur Maiatzaren 12-an hasiera emanen diogu gose greba bati. Jateari uzten diogu UPN-ren eskutik horrenbeste gehiegikeria, nagusikeria eta zentzugabekeria irensten jarraitzeko prest ez gaudelako.
Iruñerriako auzo eta herrietako gazteok, gure kultura, aisialdia, ideia eta ilusioak sortzeko guneak eraikitzen lanean dihardugu. Bestalde, gogorkeria munizipal ez du mugarik. Azken hiru urteetan hogeitabi gaztetxe desalojatu dituzte eta ondorioz, hamaika gazte gartzela zigorrera auziperatuak izan dira, berreun gazte baino gehiago epaituak izan edo izango dira eta gure adizkide Xabier Errea bidegabekeriz bi urte eta erdirako zigortua dago. Jadanik Iruñeko espetxean dagoelarik.
Hau da Iruñerriako gazteok jasotzen duten tratua udalaren aldetik, epaile batzuen laguntzarekin.
Ezetz! Hau ez dugula irentziko. Gose greba honi hasiera emanen diogu oso oinarrizkoa dena erreibindikatzeko:
Errespetua, errespetua gazteentzako, gaztetxeetatik auzoetako egoera hobetzen lanean ari direnentzako. Errespetua Iruña Iruña izan dadin egiten diren ekintzeentzako. Parte hartzea, kultura herrikoia, kolektiboa, jabetza pribatuaren tiraniaren gainetik.
Xabier Errea askatzea ezkatzen dugu, bere auzoan egon behar duelako eta udaltzaingoak bere eraso, intsulto, muntai, eta jazarpenekin amai dezan exijitzen dugu.
Iruñerriako jendea animatzen dugu mobilizatzera beraien gaztetxe eta auzoekin konprometitu gazteekin solidarizatuz. Badakigu asko diren egoera honekin aspertuta dauden gazte eta helduak. Guztiei eskatzen diegu argi ta askatasun osoz azal dezaten egoera honen berri.
Iruñerria Piztera Goaz.