Gure bizitzaren jabeak izateak injustiziaren aurkako desobedientzia dakar. Askatasun ekintza bat da. Okupatzea agindua ez betetzea da. Hiria aparkalekuez, diru-gosez, zaintza-kamerez, arautegiez, izuaz, baimenez, espetxeez, inkomunikazioaz, poliziez, enpresa pribatuez eta diru irabazi-asmoen bitartez zabaltzen den lekuan askatasun bilaketa da.
IGAk, Iruñerriako okupazioaren aldeko gazteen koordinadora autogestionatuak, ……………………en laguntzarekin, bizi dugun eskubide zibilen murrizketa, jazarpen politikoa eta eraso poliziala salatzen dugu.
Udal-zaintzak eta bestelako errepresio eragileek jazartzen gaituzte, eta muntai polizialen bitartez salatu, epaitu eta espetxeratu ere egiten gaituzte.
Euskal-Jaiko irtenarazte izan zenetik, beste 20 gehiago gertatu dira, eraikin ez-erabilietan denak.
Okupazioak hogei urteko ibilbidea bete du herri honetan, eta jendartearen sostengu nabarmena izan du. Aldiz, Udalak bortizki, isilpean eta mendekuz jazartzen du.
Laburtzeko, Udalak jendarte eta gazte politikak ezkutuan antolatzen ditu, eta Herri-Babes Sailak Nafarroako Entzutegiaren laguntzaz burutzen ditu. Seguruenik, gaizki izendatutako Herri-Itunaren araudiak autoritateen asmo politikoak oso ongi isladatzen ditu. Askatasun murritzerako “Ad hoc” lege egoera bat ondorioztatzen du. Honek, gaztediaren aurkaz gain instituzionala ez den jarduera ororen kontra jotzen du.
Berriz ere abisatzen dugu: lehendabizikoz, eraso honek gure kontra joko du, baina, zalantzarik gabe, jarraian inmigrante, sindikalista, prekarioak, euskaltzaleak, militanteak, artistak, hipotekatuak, peatoiak, auzokideak... askapenerako ikuspuntutik arazoetaz jarduntzen den edozein kolektibo edo bizilagun taldearen kontra joko du.
Jendarte alarma egoera hau eramaezina bihurtu zaigula publikoki jakinarazten dugu. Horrengatik, aski dela esatea erabaki dugu. Bortizkeria guzti hau dela eta, desobedientzia zibilaren bitartez gizarteari euste-horma egiteko deia luzatzen diogu.
Eusteko asmoa dugula iragartzen dugu. Leku autogestionatuak eta askeak aldarrikatzen ditugu. Gaztetxeak eta jende egoitzak errespetatuak izan daitezela exijitzen dugu. Etxe bizitzaren negozioa salatzen dugu. Dirua eta ustelkeria orokorraren aurkako jendarte aldaketaren balioa gurea egiten dugu.
Inposaketa, hiri esparruen birkalifikazioa eta inpunitate uniformatuaren atzean interes ekonomiko espekulatzaileak, etxe-bizitza negozioaren mafiak eta balore guztiz atzerakoiak izkutatzen dira. Iruñea hiri gandutxua, gatzik gabea, kutsakorra eta pribatizatua bihurtu da. Honek, eremu biziezin, sozialki bortitz, eta ekologikoki zarrastela bateruntz eramaten gaitu.
- Horiek horrela, hau eskatzen dugu: