Hizkuntzak

Okupazio berriaren kronika

gaztetxe berria Rozalejon!gaztetxe berria Rozalejon!
Maiatzaren 18an Arratsaldeko 20:23tan Rozalejo Jauregia okupatu egin zen. Euskal Jaitik Rozalejora!

70 pertsonek osatzen zuten kalejira Nabarreria kaletik jeitsita, gaztetxe berrira sartu zen. Eraikinaren ateak ireki eta gero, Nabarreria plaza jai oso bihurtu zen, eta bertan zeuden guztiak aho batez okupazio berriari ongi etorria eman zioten.
Txaloak eta su-zirien txinpartak jaian nahastu egin ziren, eta “¡Cueste lo que cueste, tenemos un gaztetxe!” oihua ohiartzun izan zen. Alaitasun eta poza ziren nagusi Iruñako Alde Zaharrean.
Nabarreria plazako kontzertua bukatuta, gaztetxe berriko lehen ekitaldia Dj kontzertu bat izan zen.