Hizkuntzak

"Iruñerria piztera goaz!" kanpainia eta gose grebaren hasiera.

Prentsaurrekoan irakurritako komunikatua.

Iruñerriako gazte ta hain gazte ez garenok adierazi nahi dizuegu: Gaur Maiatzaren 12-an hasiera emanen diogu gose greba bati. Jateari uzten diogu UPN-ren eskutik horrenbeste gehiegikeria, nagusikeria eta zentzugabekeria irensten jarraitzeko prest ez gaudelako.

Iruñerriako auzo eta herrietako gazteok, gure kultura, aisialdia, ideia eta ilusioak sortzeko guneak eraikitzen lanean dihardugu. Bestalde, gogorkeria munizipal ez du mugarik. Azken hiru urteetan hogeitabi gaztetxe desalojatu dituzte eta ondorioz, hamaika gazte gartzela zigorrera auziperatuak izan dira, berreun gazte baino gehiago epaituak izan edo izango dira eta gure adizkide Xabier Errea bidegabekeriz bi urte eta erdirako zigortua dago. Jadanik Iruñeko espetxean dagoelarik.

Hau da Iruñerriako gazteok jasotzen duten tratua udalaren aldetik, epaile batzuen laguntzarekin.

Ezetz! Hau ez dugula irentziko. Gose greba honi hasiera emanen diogu oso oinarrizkoa dena erreibindikatzeko:
Errespetua, errespetua gazteentzako, gaztetxeetatik auzoetako egoera hobetzen lanean ari direnentzako. Errespetua Iruña Iruña izan dadin egiten diren ekintzeentzako. Parte hartzea, kultura herrikoia, kolektiboa, jabetza pribatuaren tiraniaren gainetik.

Xabier Errea askatzea ezkatzen dugu, bere auzoan egon behar duelako eta udaltzaingoak bere eraso, intsulto, muntai, eta jazarpenekin amai dezan exijitzen dugu.

Iruñerriako jendea animatzen dugu mobilizatzera beraien gaztetxe eta auzoekin konprometitu gazteekin solidarizatuz. Badakigu asko diren egoera honekin aspertuta dauden gazte eta helduak. Guztiei eskatzen diegu argi ta askatasun osoz azal dezaten egoera honen berri.

Iruñerria Piztera Goaz.