Hizkuntzak

Prentsaurrekoa

Hemen daukazue prentsurrekoaren bideoa (barkatu baina bakarrik gazteleraz dago).

Eta hemen komunikatua euskaraz

2007ko maiatzaren 21eko prentsaurrekoa

Prentsari deialdia luzatu diogu, asteburu honetan izandako okupazio eta husteen gaineko balantzea egiteko.

Jakinen duzuen moduan, ostiral arratsaldean Rozalejoko Markesaren Jauregia -eraikin hutsa, eta duela hiru urtetik erabili ez dena- okupatu zen, aipatuari berriz bizia ematea erabaki genuen. Gaztetxe edo gizarte-zentroen beharra guztiz justifikaturik dagoela uste dugu, eta gazteek (eta ez hain gazteek) beraiek kudeatutako eremuen eskaria behar erreala dela. Beharra eta eskubidea, autonomia-eremu txikiak eta askatasun kontsumistaren gezur handien munduan.

Auto-kudeatzeko eremuak sortzeko desirari jarraiki bertan zeuden 46 pertsona atxilotu dituzte foruzainek eta udaltzainek, asteburu honetan.

Kolektiboki eraikitzeko eremuak babesteko beraien gorputza arriskuan jartzeko prest zeuden 46 pertsona.

46 atxilotu udaletxe totalitario batek dioenaren kontra egiteagatik, zeinak hiria maneiatzen eta kontrolatzen baitu, feudo pribatua bailitzan.

Eremu desberdina sortzen zuten toki askotako 46 pertsona, zeinak egunotan tokiko prentsa eta prentsa nazionala bete baitute.

2004ko udan izandako zer edo zer ikusten ari garenaren sentsazioa dugu: poliziaren jarduketa basatia; eremuak babesten zituzten pertsonen erresistentzia bakezalea, duina eta sendoa; udaleko instantzien erabateko itxikeria, zeinak beraien burdinezko esku boteretsuarekin nahiko baitute. Bizilagunen, gizarte-elkarteen eta alderdi politikoen babesa izan dugu.

Hala ere, horren inguruan ere gure iritzia eman nahi dugu. Larunbatean Uxue Barcosek gaztetxearen hustea salatu zuen eta bozka eskatu zuen "UPNren udal diktadurarekin? amaitzeko.
Argi utzi nahi dugu edozein motako udal diktadurarekin amaitu nahi dugula, ez UPNrenarekin soilik. Eta udal-diktadura gisa ulertzen da Burlatako gaztetxearen hustea -orduko basakeria azken honetakoaren modukoa izan zen- zeina Aralarrek eta Batzarrek (Nafarroa-bai alderdikoak) onartu baitzuten, edo Altsasuko EAk, eta baita PNVk Euskal Herriko beste toki batzuetan egindako husteak ere. Alderdien ilegalizazioa babestu edo horietatik probetxua ateratzea ere diktadura dela uste dugu, eta baita abiadura handiko tren gisa datorkigun inposizioa ere. Horiek, gutxi batzuk aipatzearren.

Alderdi politikoei eskatzen diegu herri-borrokak beraien hauteskunde-kanpainetarako tresna huts gisa ez erabiltzea, eta Na-bai alderdiaren kasuan, atzo esaten zutenarekin koherentziaz jardun dezala, etorkizunean halako erabakiak hartzea bere esku duenean. Izan ere, hauteskundeetako emaitza dena dela ere, berriz ere, gaztetxe bat okupatu eta kudeatuko dugu. Eta berriz ere erresistentzia eta desobedientzia eginen ditugu aginduek pertsonen oinarrizko eskubide eta askatasunak erasotzen badituzte.

Mila aldiz esan dugu, baina indarrean jarraitzen du eta kosta ala kosta, gaztetxe bat izanen dugu.