Hizkuntzak

Ekintza solidarioa Gasteizetik.

gasteiz1gasteiz1gasteiz2gasteiz2
gasteiz3gasteiz3

Gaur goizeko 11etan gasteizko gaztetxeko gazte asanbladak ekimena
burutu du azken urte hauetan udaletxeen jazarpena salatzeko. 2 lagun
andra mari zuriko balkoitik udaletxerako tartean eskegi dira, behean
babesa ematen beste gazte talde bat zegoelarik.

polizia autonomikoa, munizipalak eta suhiltzaileak agertu arren, ordu
eta erdi beranduago bere borondatez jeitsi dira bi gazteak, jarraian
atxilotu dituztelarik. beste 5 gazte identifikatu dituzte protesta
honengatik.

ekimen honen bitartez iruñerriako gazte guztienganako elkartasuna
adierazi nahi genuen lehenik, xabier errea gazteari batez ere.

bestalde gasteizko udaletxetik etengabe datozkigun mehatxuak salan
nahi ditugu, PPren udal gobernuak behin ta berriz jo du etxe honen
aurka azken 8 urte hauetan eta behin ta berriz argi utzi diogu
gasteiztarrak gaztetxea muinoan nahi dugula.

gasteizen PP iruñean UPN bilbon PNV donostian PSOE...
argi eduki dezatela denek alderdikerien gainetik gazteok
autoorganizazioaz eta okupazioaz gune askeak eraikitzen jarraituko
dugula.

ez dutelako inoiz gazte asanbladen lana geldituko!

GAZTETXEEN ALDE EUTSI GOGOR!
XABIER ERREA ASKATU!!!

gasteiz4gasteiz4

gasteiz5gasteiz5

http://euskalherria.indymedia.org/eu/2007/05/39103.shtml