Hizkuntzak

Atarrabiako gazte asanbladaren ekintza udal esparru autogestionatuen alde.

tejadotejadoBadira 20 urte Atarrabiako Gazte Asanbladak bai bizi eredu askatzaile zein lokal auto-kuadetuen alde lanean hasi zenetik. Denboraldi luze honetan anitzak izan dira uneak non erakutsi dugu lokal bat eramateko genuen ahalmena gazteriak nahi zituen ekintzak eginez.batubatu

Gure kapazitatea ikusi ahal izan genuen azkeneko aldia Zilbeti gaztetxean izan zen non 120 gazte baino gehio elkartu ginen lan gogo handiz eta ilusionaturik, nahiz eta beste batzuk esan drogazaleak eta konbikziorik gabekoak ginela esan Okupazio horrekin lortu izan zen udaletxeko gazte komisioa elkartzea ta hemen adostu egin zen kuadeaketaren inguruan negoziatzen hasiko ginela,hala ere, nahiz komisio hau 2005eko Otsailean izan oraindik ere negoziazio hoiek itxaroten gabiltza.

Bestaldetik jakin badakigu gaur egun udaletxeko gaztelekua erabat defizitarioa dela eta defizitario izatea kudeaketa modutik datorkiola aitzinean gazteok Gazte Bai dinamikan elkartu eta ezezko borobila eman genion kudeaketa modu horri erreferendum baten bidez.

Asko izan dira negoziazio hoiek aurrera eramateko saiakerak eta alde honetatik udaletxetik ez dugu erantzunik jaso eta aspertuta gaudela adierazteko egin dugu gaurko ekintza behingoz politikoak haien jarrera ezartzera behartuz eta negoziazio hoiei bultzada bat emateko bai lokalaren inguruan eta bai kudeaketaren inguruan.

Horregatik exijitzen dugu negoziazio mahai baten eraketa gazteri eta udaletxearen artean lokalaren kudeaketaren inguruan aritzeko.

Baita ere gure elkartasuna helarazi nahi diogu gure laguna den Xabier Errea-ri gartzelan dagola Euskal Jai-ren hustutzearen inguruan egondako muntai policial baten ondorioz.

GAZTEOK KUDEATUTAKO UDAL LOKALAK NAHI DITUGULAKO!
ATARRABIAKO GAZTERIA AURRERA!

XABI ERREA ASKATU!