Hizkuntzak

Ekintza gaztediaren etxean II

Otsailan “iruñerria piztera goaz!” ekinaldian parte hartu zuten gazteen aurkako lehenengo epaiketa ospatu zen.
Epaiketa honekin 67 pertsonen aurkako epaiketa sailari hasiera eman zaio, 2 eta 4 urteko kartzel zigorrak eskatzen dizkiete. Orain dela 8 hilabete leku hau modu sinboliko eta baketsuan okupatzeagatik inposatzen diguten epaiketara ez aurkeztea erabaki dugu. Gure jarduera politikoa delitu larriak balira bezala, 4 urterainoko kartzela eskakizunekin, epaitzea ez dugulako ulertzen erabaki dugu ekintza hau errepikatzea. Gureak ekimen eta eskabide sozialak dira, eta epaile eta poliziek hauei eman diezaizkieketen irtenbideak ez ditugu inondik ere ikusten. Gaztetxeekiko errespetuak tolerantzia ariketa bat eskatzen du, eta ez errepresio bide hau.
Gu baino lehenago auzokideak, langileak edo jai batzordeak izan dira UPNren txantaia jasan eta jasaten dutenak: isun, debeku eta zigorren bidez. Simon Santamaría da, besteen artean, udaletxeko indarkeri guzti hau gauzatzen duena. Gizarte mugimenduen jazarpenarekin obsesionatuta eta horrexegatik plenoan gaitzetsia. Bera gu kartzelara eramateko UPNren tresna bat baino ez da. Honela, gu polizia baten bideojokoan kaltetuak suertatzen gara, eta hori ez dugu onartuko!
Udaletxeko diktaduraren ondorio guztiak konpondu behar dira: isun eta epaiketen baliogabatzea eta “pacto civico” derogatzea hasiera ona izan liteke.
Bitartean hiritarrekin geroz oldartuagoa dagoen udaletxeari bere gaitzespena erakustera animatzen ditugu auzokideak. Asko gara kokoteraino gaudenak, bai gazteak, bai helduak, adierazi gaitezen libre eta argi!
“iruñerria piztera goaz!”