Hizkuntzak

Ekintza gaztelu enparantzan

ekintzaleek jendearen elkartasuna jaso zuten ekintzaleek jendearen elkartasuna jaso zuten Apirilaren 30ko arratsaldean bi ekintzaileak gaztelu plazako kioskora igo eta gaztetxeen aldeko pancarta bat jarri zuten. Behekaldean, gazte talde batek pankartak jarri zituen era berean, Iruñerrian gaztetxeen beharra adieraziz.
"ekintza honekin salatu eta adierazi nahi dugu hau guztia: 46 pertsonen prozesaketa, iazko maiatzean izan zen Marques de Rozalejo-ko jauregiaren okupazioa dela eta, udaltzaingo eta polizia foralen bitartez bortizki desalojatua izan zena. Iada 67 pertsona auzitara eramanak izan dira gaztetxeen defentsan egindako piztera goaz ekimenean parte hartzeagatik. 2 eta 4 urte bitarteko gartzela zigorrak eskatzen zaizkie...

>Desalojoaren bitartean katedralaren inguruan zebilen gazte bat, gogor jipoitu zuten 6 polizia foralek. Orain, erasotu zioten poliziei multa eta indemnizazioak ordaintzera zigortua izan da. Gertatutakoaren testigu izan ziren bizilagunen testimonioek ez dute ezertarako balio izan epailearen aurrean.
epaiketen aurrean... desobedientzia ta elkartasuna!!epaiketen aurrean... desobedientzia ta elkartasuna!!
>Iruñerriko gazteekiko elkartasuna adierazi zuten Gasteizeko zenbait gaztek protesta ekintza baketsu bat burutuz, ondorioz, urte ta zortzi hilabeteko gartzela zigorra ezarri nahi diete.

>Bi pertsonen aurkako epaiketa berri bat burutuko da ekainaren 5ean, ekimenaren aldeko kartelak jartzeagatik, “Desordenes publicos” ezarri nahi bait die fiskalak.

Ez dugu ulertzen ze nolako konponbidea haukitu ditzaketen epaiak nahiz poliziak Iruneko auzokideak Gaztetxekiko daukagun eskaerari