Hizkuntzak

46 atxilotuak urte bat utsa egoteko

rozalejo2008: plaza de nabarreríarozalejo2008: nabarreriako enparantza

"46 personas procesadas para mantener este edificio muerto. Iruña piztera doa! gaztetxeak aurrera!"
Holaxe esaten zuen Rozalejo Jauregian jarritako pankarta, maiatzaren 17an

Erabat abandonatua dagoen "Marques de Rozalejo" jauregiak hutsik jarraitzen du Alde Zaharreko gaztetxe berria izateko hainbat okupazio saiakera egin eta gero.
Iazko maiatzan udaltzaingoek nahiz foruzaingoek egindako desalojo bortitzarekin amaiera latza eman zioten azkeneko okupazio saiakerari.
Gaztetxe berrian zeudenak erasotu eta Nabarreri plazako bizilagunen kontra bola lakrimojenoak jaurtiz hauetako bat zauritu eta hainbat lehioen kristalak puxkatu zituzten.
Orain datarik gabe dagoen epaiketa izanen dute 46 lagunek usurpazioa (okupazioa) karguak direla.
Epaiketen hilabetea, ekaina:
Ekainak 5: Bi lagunen kontrako epaiketa kartelak ipintzeagatik.
Ekainak 12: Gazteriaren Etxean izandako bigarren okupazio sinbolikoarengatik 5 lagunen kontrako epaiketa. Ekintza hau etxe berdinaren lehenengo okupazioaren epaiketaren egun berberan burutu zen.
Ekainak 23: Gaztelu plazako kioskora igo ziren lagunen kontrako epaiketa. Apirilaren 30an egindako ekintza hau aurreko epaiketak salatzeko izan zen.
Jadanik 67 pertsona epaituak izanen dira piztera! Ekimenan parte hartzeagatik. 2 eta 4 urte tarteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte. Adi egon!

rozalejo okupatu zen arratsaldea: 2008ko maiatzaren 17arozalejo okupatu zen arratsaldea: 2007ko maiatzaren 17a
ekintzaileak teilatuanekintzaileak teilatuan pasa den larunbatean


Munipen eta foraleen indarkeria auzokideen kontra, iazko maiatzaren 18an, goizeko 8etan.