ACCION EN EL AYUNTAMIENTO EN SOLIDARIDAD CON IAN TABAR
. Uztailaren 28an, bi ekintzaleak kateatzen dira udaletxean ian tabaren kasua salatzeko.
los activistas fueron detenidos
poliki poliki deialdi hau edonora ailegatzen ari da udaltzaingoaren jazarpena egon arren. Lagundu ta zabaldu!
Ian Iruñeako Alde Zaharreko auzokide gaztea da. Gure laguna ere bada. Auzoko bizitza sozial eta kulturalean parte hartze aktiboa izan du, Euskal Jai genuen garaian egiten zuen bezala. Gaztetxearen hustearen ondoren, Iruñeko Udalak ekimen herrikoien aurkako gerra zabalik dauka batez ere UPNren hirian bere espazio propioa bilatzen duen jende gaztearen aurka. Xabier Errea, Iruñeko espetxean bi urte t'erdiko zigorra bete duena, oraindik ere irauten duen udalaren mendeku politika baten lehen biktima izan zen. Orain Ianek epaiketa bati egin behar dio aurre, gau batean kartelak jartzen ari zenean, udaltzainek atxilotu eta atentatua leporatzen diotelako!?
Muntai berri bat, betiko sistemarekin: ez dago lekukorik, udaltzainak baino. Epaile berbera: Fermín Otamendi. Biktima: Udaltzaingoaren Nagusiaren Zerrenda Beltzan dauden beste gazteetako bat. Badirudi Ian ere espetxeratua izanen dela, hori ekiditeko ezer egiten ez badugu, behintzat. Hau guztia ez da kontu isolatua: Iruñean 76 pertsona daude prozesaturik, 2 eta 4 urte bitarteko espetxe zigor eskaerekin, Gaztetxeen defentsan ekitaldi edota ekintza publiko eta baketsuetan parte hartzeagatik. Hauetako asko espetxeratuak izateko arrisku haundia daukate. Hala ere, desobedientzia ekimenak aurrera darrai, eta egoera hau salatzen jarraituko dugu. Horregatik laguntza eskatzen dizuegu, beharrezkoa baitugu. Ian Tabari sostengua emateko kontzentrazio baterako deialdia luzatzen dugu epaiketaren egunean, uztailaren 29an. Goiz jaiki, eta etor zaitez! Hauxe da plana:
KONTZENTRAZIOA (8:45). Iruñeko epaitegien aurrean
HERRIBAZKARIA (Epaiketa bukatutakoan). Aranzadira joanen gara, ibaiaren ondoan, kontzertua eta zirko emanaldia egonen da.