GAZTETXEA KALE GORRIAN
Iruñeako Alde Zaharreko Gazte asanbladak, Subeltz guneak, Iruñerria piztera goaz eta Arrosa Beltza taldeek jardunaldi antikapitalista eta Antikontsumistak antolatu dituzte abenduan zehar Subeltz gunean. Jardunaldi hauen baitan hainbat dokumental eta laburmetrai proiektatuko dituzte eta jardunaldiei amaiera emateko "San Konsumo" eguna antolatu dute.
egutegia
Gaur emango diegu hasiera Iruñeko alde-zaharrean antolatu ditugun jardunaldi Antikapitalista eta Antikontsumistei. Abendurako, zenbait dokumentalen eta laburmetraien bideo emanaldiak prestatu ditugu, guztiak 18:30etan kuria kaleko "Subeltz" gunean.
Dokumentalak:
* El dinero como deuda
* El mundo según Monsanto
* Nosotros Alimentamos el mundo
* Privatizando el mundo
Laburmetraiak:
* La historia de las cosas
* La Isla de las flores.
Abendua amaitzeko, "San Konsumo" eguna ospatuko dugu, urtero legez. Iruñeko alde zaharreko eta hiri-erdiko kaleetataik egingo da kalejira, gabonetako kontsumismo bortitza, multinazionalak eta makro-salguneak salatuz.