2007 an arrosadiako jaietan,.gizarte mugimenduen kontrako erasoengatik aski ezagunak diren munipen aginduz, polizia foralak txoznetan zeuden gazteei emandako jipoi galanta epaitu behar da. Igande goizean Arrosadiako jaiak ospatzen ari ziren 30 bat pertsona txosnetan zeuden. Poliziek iritsitakoan kartelak eta pankartak kentzen hasi ziren txoznak itxirik egonda. Berehala foralak betiko jarrera faxista hartuz. Porrazoen eta pelotazoen bidez polizien eta gazteen arteko istilua eraginez. Baita lehenago ere, badirudi auzoan zehar istiluak sortu zituztela. Gazteek jazandako biolentzia, zenbait zauritu eragin eta 10 bat pertsona ospitalera bidali zituen. Lekukoak azaldu zutenez 3metro baino gutxiagora tiro egiten zuten. Bai gertaeraren ondorengo argazkietan agertzen diren zauriek eta baita ere medikuek egindako txostenak agerian uzten dute poliziaren neurrigabeko bortizkeria.
Iruneko Auzitegian larritutako 11 pertsonek salaketak ezarri zituzten. Salaketa hauek argazkiekin eta medikuen tsostenekin lagunduta aurkeztu arren gaitzestuak izan ziren nahiz eta salaketa berregin. Hala ere epaituta izan behar den pertsona bakarrá herri mugimenduen aldeko lana egiten duen gazte bat da. Urte bateko gartzela zigorra eskatzen diote istiluak gertatu ziren tokian egoteagatik. Fiskalak atentatua egitea gaineratzen dio.
Hau da poliziak Irunerrian duen impunitateare seinale. Hau da udaletxeak jai herrikoien kontra duen polítika. Guzti honengatik, impunitate poliziala ez ezik, UPNek mugimendu herrikoien kontrako dinamika argia erakusten du.
Egia esan, herri mugimenduaren aldarrikapenak hiriaren bizitasunaren parte aktibuak dira. Beraz UPNek ezarri nahi duen pentsamendu bakarreko gizartegiaren kontra jotzen dugu. Hau da, ez dugu onartzen hormigoiaren eta kontsumismoan oinarritutako hiri eredua. Nahiago dugu esparru autogestionatuak eta herri mugimenduak errespetatuak diren eskualde bat.
Bukatzeko hurrengo Otsailaren 4 ean goizeko 9 etan auzitegiaren aurrean gazte honi gure elkartazuna adierazteko burutuko den kontzentrazioan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuegu.
DENOK AUZITEGIRA !!