Datorren Martxoaren 26an 12 lagun gune autogestionatuen eta gaztetxeen eraikuntza aldarrikatzeagatik epaituak izango dira. Aldarrikapen manifestazioa 2007ko maiatzaren 16an burutu zen eta ekintza hau “Iruñerria piztera goaz” desobedientzia kanpainaren barruan egin zen. Kanpaina hau udal hauteskundeak egin aurreko astean izan zen eta asmoak 2004tik hasita jasan genituen 22 gaztetxeren hustea salatzea, Hiritar Paktuarekiko desadostasuna azaltzea eta Xabier Errearen askatzea eskatzea ziren. Azken hau, hiriko giza mugimenduetan parte hartzeagatik espetxeratua izan baitzen.
Manifestazio hartan, Amaia eta Labrit kaleen bidegurutzean, eta autoak geldiarazteko asmoarekin, bi gazte bidoi batera lotu ziren. Beraiekin batera berrogeita hamar bat lagun errepidean eseri ziren. Gertakari hauengatik, bidoiari lotu ziren gazteak eta eseraldian parte hartu zutenetariko 10 lagunek 2 urte eta erdiko kartzela zigor eskaerari aurre egin behar diote. Gainera, haietariko 3 espetxeratuak izateko arrisku handian daude Euskal Jaiko hustean parte hartu izanagatik.
Hau guztia Udalak antolatutako politika errepresiboan urrats bat gehiago bezala ulertzen dugu. Udalak antolatu, Udaltzaingoak gauzatu eta fiskalak finkatzen duena. Euskal Jairen hustea geroztik, gure militantzia politika gauzatzeko etengabeko oztopoekin topatu da. Udalak “guztiontzako aniztasun hiri bat” agintzen duen bitartean, bere poliziak isun, miaketa, gehiegikeria eta jipoiekin erantzuten du. Fiskalak aldiz, kartzela zigor izugarriekin mehatxatzen gaitu Xabier Errearena bezalako zigorrak irakasgai gisa erabiliz. Baina badakigu gu ez garela espazio sozial “hesitu” bakarra eta espazio publikoan gobernuaren autoritate gehiegikeria pairatzen dugun bakarrak; ezin gara ahaztu Maria Antonia Amador Jiménezen kasuaz; udaltzaingoaren jarrera bortitzaren ondorioz hilik gertatu zena.
Eskailera errepresiboan igoera nabarmena da, izan ere, duela 10 urte isunak eskatzen zituzten ekintzagatik gaur egun 4 urte arteko kartzela zigorrak eskatzen dizkigute. Horrela, desobedientzia zibilari kartzela zigorren bidez aurre egiten diote.
Gainera, fiskaltza beraren berrerortzea, eserialdian parte hartu zuten lagunak kartzelan sartzeko arrisku errealean egotea dakar, guztiek ekintza baketsuengatik 2 urte baino altuagoak diren kartzela eskaerei egiten baitiete aurre. Hala ere, gertaeren larritasuna ez dator bakarrik hortik, gutako hiruk, Euskal Jai Gaztetxeko hustean parte hartzeagatik dagoeneko kartzela zigorrak baititugu, kasu honetan, eskaerak gehituta, kartzelara sartzea suposatuko liguke. Hau guztia, desobedientzia zibilaren bidez autogestioari eskubidea eta gaztetxe edo zentro sozialen beharra defendatzeagatik.
Absoluzioa eskatzen dugu
Epaiketa honen aurrean, honakoa salatzen dugu:
1. Fiskalak eskatzen dituen 2 urte eta erdiko kartzela zigor eskaeren zentzugabekeria, kontutan izanik, aste bat geroago burutu zen gisa bereko ekintza bat poliziak artxibaturik geratu zela.
2. Lurrean eseri ziren 10 lagunei zigor berbera ezarri nahi izatea. Eseraldi horretan parte hartu zuten ia 50 lagunetatik inor ez zen ez atxilotua ez identifikatua izan eta beraietatik hamarri (kamera edo behatz bidez identifikatuak) leporatu izana kartzela zigorra, guztiak ere, mugimendu sozialetan lanean daudenak direlarik. Honek nabarmen uzten du epaiketa honen asmo politikoa.
3. Protesta kolektiboa eta desobedientzia modu honetan kriminalizatzea askatasun zibilen eta mobilizazio sozialera eskubidea eraso oso kezkagarria suposatzen du. Ekintza aldarrikatzaileak eta ez-bortitzak egiteagatik kartzelara bidaltzeak, mugimendu sozialetako beste kideekin batera, okupazioa defendatzen duten lagunak babesgabetasun eta haien eskubideen urraketa ematen den marko batean kokatzen ditu. Gainera, aurreko bi puntuetan aipatutako arbitrariotasuna, justizia edozein kontzepturi dagokionez antagonikoa da.
4. Eraldatze sozial tresna bezala desobedientzia zibilaren beharra eta erabilgarritasuna berresten dugu. Historikoki mugimendu sozialak aldaketaren eragile moduan funtzionatu izan du eta desobedientzia erabili dituen tresnetako bat izan da. Zentzu honetan, jendea ekintza baketsuak egiteagatik kartzelaratzea eta gatazka eta aldarrikapen sozialak konpontzeko isuna eta beldurra erabiltzea bide arriskutsua da, gure ustez, disidentzia guztia zapaltzen duen jendarte bat, eraldatzeko, beregan pentsatzeko eta aurrerapausoak emateko ezgaitua baitago.
5. Okupazio mugimenduak duela gutxiko hiri-garapenaren arazo larrienetako batzuk agerian uztea lortu du: espekulazioa, espazio publikoen pribatizazioa, ondare kulturalaren suntsitzea, etxebizitzaren prezioaren gehiegizko igoera… Eta hauek dira, hain zuzen, arazo sozial larriak sortzen ari direnak, bai etxebizitza bat eta hiri publiko eta osasungarri bat izateko eskubidea arriskuan jartzeagatik, baita jendarteari eragiten dion burbuila espekulatiboaren oinarri izategatik ere.
Arrazoi hauengatik guztiengatik, eserialdi honek hiri eredu hobe baterantz hurbiltzen laguntzen digula uste dugu; desobedientzia zibil baketsuaren ekintza honengatik auziperatutako lagunei gure elkartasuna adierazi nahi diegu; era berean, martxoaren 14ko manifestazio deialdiarekin bat egiten dugu eta datorren martxoren 26ko epaiketan auziperatuen absoluzioa eskatzen dugu.