Sentada Labrit 1Atzoko arrakastaren ondotik, gaur berriz ere protesta ekintza burutu da
Labrit-eko bidagurutzean, martxoaren 26an hamabi lagunen kontra buruturiko
den epaiketa salatzeko asmoz. Izan ere, bi urte eta erdiko kartzela zigorra
eskatzen diete 2007ko maiatzean bidegurutze hortan egindako eserialdi
batengatik. Epaiketa hau salatu eta desobedientziaren zilegitasuna
aldarrikatzeko sortu da "Nik ere egin nuen" kanpaina, eta egun hauetan
eserialdi sinbolikoak burutzen ari dira zigortu nahi den ekintza hura
gogoratuz. Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren presentzia gehiegizkoa
izan da atzo bezala gaur ere, baina gaurkoan euren jarrera oldarkorragoa
izan da: Espaloian pailazo sudurrekin eta kartelekin bildu diren
ekintzaileei aurrez aurre jarri zaizkie poliziak, kaskoak buruan, eta
guztiei N.A.N.a eskatu diete. Hala egin dute ekintza segitzen ari ziren
kazetari eta argazkilariekin ere. Bestalde, pertsona batzuei debekatu egin
diete kalea gurutzatzea, tartean Diagonal-en zenbaki berezia banatzen ari
zirenei. Diagonal egunkariarekin batean kanpainarako ale berezia atera da
kalera, eta Iruñerrian banaketa berezia burutzen ari da egun hauetan. Gaurko
ekintzarekin batean arrakastaz banatu dira hamarnaka ale, jendeak jakinminez
eta atseginez hartu baititu.
Sentada Labrit 1
Ekintzarako deialdiari erantzunez jende multzoa bildu da, eta Estafeta
kalearen hasieratik parte-hartu dute protesta eta eserialdian. Giro alaian
joan da mobilizazio hau, poliziaren presentziari kantuz eta lelo satirikoak
oihukatuz erantzun baitzaio. Ordu hortan jende andana zebilen Labrit-eko
bidegurutzean, eta kuriositateaz gainera, irribarretsu begiratu dute
protesta.
Gaurko ekitaldiaren helburua beteta ikusi denean, bihar 20.00etan berriz ere
biltzeko deialdia egin dute Iruñerria Piztera Goaz ekimeneko kideek, eta
ondotik Estafeta kalea zeharkatuta, Udaletxearen aurrean amaitu da. Bertan
poliziaren presentzia jazarkorraren aurrean atzera ez egiteko deia luzatu
da.
Bihar, martxoak 20, 20.00etan Labriteko bidegurutzean eginen den ekintzan
parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.