Hizkuntzak

Aulki Dantzaren jokoa Iruñeko Gaztelu Plazan

Sillas1Sillas1Gaur arratsaldean Iruñeko Gaztelu Plazan Aulki Dantza joko erraldoia ospatu da, datorren martxoaren 26an epaituko diren Iruñerria Piztera Goaz-eko hamabi lagunek egindako eserialdia modu sinbolikoan gogoratuz. Hitzordua 18.30etarako zegoen jarria, eta minutu batzuk beranduago hasi da festa. Plazako kioskoa zaintzen hamar bat udaltzain zeuden, eta bertara igotzea debekatu diote jendeari. Jokoak ikusmina sortu du Gaztelu Plazan, eta Iruñerriko Gazte Eguna ospatzen ari zirenen parte-hartzearekin, festa giro ederra sortu da. Giro eder hau udaltzain batek ospakizuna grabatzen ari zen neska bat erasotu duenean puskatu da; jokoaren inguruan bildutakoek. Udaltzaingoari euren gaitzespena erakutsi diote eraso honengatik. Udaltzainek euren burua inguraturik ikusi dute jendearen haserrea zela-eta, eta berehala agertu da Polizia Nazionala, kasko, peloteroeta porrekin. Lasterka oldartu dira zuzenean Gazte Eguna ospatzen ari zirenen kontra, eta hauek plazatik atera behar izan dute.

Gertakariei begira zegoen jendea ere bidali dute poliziek, eta Txapitela eta Xabier Aldapa kaleetako sarrerak kontrolatzen gelditu dira. Hortik gutxira, gazteak Txapitela kalean gora igotzen hasi dira, eskuak altxata, eta polizien aitzinean jarri dira "Gazteak gara, ez terroristak" aldarrikatuz. Ekintza horrek Gaztelu Plazatik gertakariak segitzen ari zen jendetzaren txalo zaparrada sortu du. Minutu batzuen buruen, gazteak joan egin dira, etahortan bukatutzat eman dira gertaerak.Sillas 2Sillas 2"Nik ere egin nuen" kanpainak aitzinera segitzen du. Hurrengo hitzordura gonbidatzen zaituztegu: Asteazkenean, martxoak 25, 18.30etan Nabarreria Plazan hasiko den Txirrindula Martxa. Kanpainaren barrenean egun guzti hauetan izan diren ekimenetan gertatu den bezala, Txirrindula Martxa ere Iruñeko kaleak animatuko dituen aldarrikapen-ekitaldi umoretsua eta festa girokoa izanen dela pentsatzen dugu.