Hizkuntzak

Arrosadiako baratzetako ekintzen azken berriak


Gaur goizen gose greban dauden lagunak Arrosadiako baratzeetara joan dira. Asmoa auzoan azkenaldian izan diren ekintza munizipalak ikustatzea izan da, izan ere ekintza hauek ekimen sozialak guztiz ezabatu dituzte eta gune aske haundi hau eraikuntza enpresen eskutan utzi dute. Grebalariak goizeko 12.40 inguruan sartu dira Mochueloko baratzeen gunean. Bertan, bost lagun makinetako baten gainera igo dira eta berietako hiru bertara kateiatu dira. Beste zazpik aldi berean, makinaren behekaldean baratzeetako lurzoruaren suntsitzea salatzen zuen pankarta bat erakutsi dute. Guztiek baratzeetako oiloak gogorarazten zituzten kapela eta mozorroekin aurpegia estalia zeramaten. Pankartetan "Arrosadia ez da Marbella" , "Bihotza hormigoiez betea duzue, porlan gehiagorik ez", "Kikirikik" (polizia munizipalak baratzeak desalojatzerakoan lapurtutako oiloiei erreferentzia eginez) eta " Xabi askatu, Iruñea piztera goaz" irakurri zitekeen.
Ordu erdi geroago, polizia munizipalaren hiru furgoneta eta polizia nazionalaren beste hiru gertakizunen lekuan agertu dira. Hasteko, grebalariei beraien babesa ematen ari zen jendeari bertatik alde egiteko
eskatu diote eta ondoren, makinaren gainean zuedenei kateak askatu dizkiete. Bai makinaren gainean zuedenak eta bai beheran zeudenak ere identifikatzeari ekin diote eta gero lanak dirauten gunean zeuden jende guztia bertatik irtenarazi dute. Gaurkoan, polizia nazionalak bertan zuedenak iraindu ditu eta bultzadaka eta ostikadak banatuz ibili da, hurrengoaan buruhezurra irekiko dietela era mehatxatu dituzte.
Beraietako batek oiloen soinua imitatzen zuen desalojatzerakoan. Egun hauetan, behin eta berriz egitera ohituta daudena eta egitea gustatuko litzaiekena egin ahal ez izatea nola gorrotatzen duten ezkutatzen saiatzen ziren.
Guzti hau gertatzen zen bitartean, auzokideak beraien leiho eta balkoietara atera dira heltzeekin burrunbadan polizia munizipalaren jarreraren aurka. Ekintzaren amaieran, polizia munizipalak kateiatuta zeudenetariko bi lagun identifikatu eta geldiarazi ditu eta gaur berandu xamar iritsi den Simon Santamaria jasan behar izan dute. Honek grebalarietako bati Euskal Jai desalojatu zuteneko atxiloketa bortitza gogorarazi dio, bertan, aurpegira defentsarako spray bat bota zioten eta berriro gauza bera edozein egunetan gerta dakiokela esan dio.

Ekintzaren bukaeran prentsa komunikatu bat irakurri da "Arrosadia ez da Marbella!-Marbella Arrosadiatik at!" aldarrikatuz.