Maniprocesioa "Okupazioaren Andramariren" kanpainari amaiera emanez, gaur arratsaldean mani-prozesioa egin da Iruñean okupazioaren alde abestuz. Iruñerria Piztera Goaz-en kantu taldeak ohi baino tamaina handiagoa izan du gaur, musika ekipo ta guzti atera baita kalera, eta parte-hartu duten hamarnaka lagunak ere ibilbidean banatu diren kantutegiak hartu eta abestera animatu baitira. "Okupazioaren Andramarik" ireki du "Eserialdi batengatik kartzelara? Gutxiago falta da: desobedientziaz gaztetxea!" pankartaren atzean Autobus Geltoki zaharretik atera eta Gaztelu Plazarantz abiatu den ibilaldia. Andramariren ikurrek, Yolanda Barcinak eta Simon Santamaria buru duen Udaltzaingoak zuzendutako hiri-politika salatzen duten abestiek eta artzapezpikuaren eta damututako udaltzainaren eta espekulatzailearen pertsonaiek irribarre asko atera dituzte kalean zebiltzanen artean, tarteka mani-prozesioaren festan parte-hartzera ere animatu direlarik. Gaztelu Plazatik San Agustin kalera zuzendu da ibilaldia, eta bertan geldialdia egin da, Euskal Jai-en lekua betetzen duen eta laster irekiko den "Aquavox" eraikinaren aurrean.
La Hormiga Atómica liburuak-en.
ghandik ere egin zuennik ere egin nuen, martxoaren 26ko epaiketaren aurkako azken kanpaina da. 12 pertsonak daukate bi urte t'erdiko espetxe zigorra eskakisun bat eserialdi bat egiteagatik. Epaiketaren eguna ailegatzen den bitartean manifa bat antolatu dugu, larunbata 14an, 19tatik, gaztelu enparantzatik aterako da giro festibo batekin.
informazio guztia:
www.nikereeginnuen.com
edo erdaraz: (badirudi arazoak daudela euskarazko webgunean)
www.yotambienlohice.com
ikusi ere bideoa!
UPN-ren erreinua argi eta itzalez betea dago. Udala Iruiñea tunel ilun batean satzen joan da eta banaka banaka argitzen zuten argiak itzaliz. Lehenik historiaren argiak itzali zituzten, Gaztelu Plazaren lurpen, gure historia ezezaguna argitu zuten argiak. Zaila da zer izan nahi dugun jaikitea, zer izan garen ez badakigu.
Gero, autogestio eta nork bere antolakuntzaren argiak itzali zituzten Euskal Jaien, honek, zaborrontzi kultural, hilotz komertzial eta sasibizitza guneen basamortua argitzen baitzuen.
Hogei argi piztu ziren Iruiñerrian hogeitik gora etxe eta eralbilpen gabeko nabe okupatu zirenean. Beraien indar bortitza erabiliz itzali zituzten.
Gure lagun Errea itzalean jarri dute, txironan, munizipal bati kapela kentzeagatik. ¡Ze argi gutxi! Eta gainera kalezuloetan akosatzen gaituzte, isunak jarri, iraindu, mesprepetxatu eta jo egiten gaituzte. Gainera gau eta egun kontrolatzen gaituzte "hiritartasun" haundiz.
Eta argi dago injustizia bat dela auzokideoak erropa eskegi eta afixak itsasterik ez dugun aldi berean, Corte Inglesak gure ikusmira guztia inbaditzea publizitate bortitzarekin kontsumismora bultzatuz.
Bestalde gu itzaltzetik argi-urte askora daude. ¡Ez gaitzatela eguberri argiekin itsutu! Ez diezaigun utzi UPN-ren zulo beltzak gure eskubide, amets eta duintasuna irents dezan! Eman diezaigun su gure suzi, argizari eta bengalei, horrela behin betikoz argia ekarriko duen suziriari su emateako eta iluntasunaren erreinua argitzeko. Ikusten dugu tunelaren irteera!
Iruñerria piztera goaz!